XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ara-ta-ona ibili ta ibili, eliza bat áurkitu zuan, oraindik zabalik, gaua illundua izan-arren.

Sartu zán eliza ortara, eta billatu zúan txoko bakar-zamar bat, eutsi-eziñezko negar-gura askatako.

¡Ai ene Jaungoikoa! (zion negar-malkotan) pizti-txar bat bezela íl dute, bai, olaxe íl dute, zure jarraitzaillerik leialena; olaxe íl dute nere Betargi maitea, arimaz eta gorputzez, munduan zatekean giza-semerik onena ta ederrena... Zuk, beintzat, or dézu, zeruan, aren arima gardena; neri, eztidate utzi nai, aren gorputz-illa, laztan goxoz bedinkatzen ere...¡Zer egín bear det nik orain, mundu triste ontan! ¡Eramán jauna, eramán ni ere Betargiren ondora, Zuk, martiri-loraz koroitú, ta zeruratu dezun nere senarraren ondora!....

Laztantxuk, olakoxe zeretan pásatu zuan, eliz-txoko artan, gau guzia; alegia, olakoxe itzak eta olakoxe pentsamentuak, negar-malkoz eta negar zotiñez tartetzen zitualarik.

Gau guzia, bai, txoko artan kukilduta, ezpaitzan konturatu, eliza noiz uztu-zan eta noiz itxi zuten ere....

Biaramon goizean, (komentu batekoa baitzan eliza ori) an áurkitu zuan, moja batek, gure Laztantxu, erdi-lotan, erdi-ametsetan.